Paroles de Itziaren Semea

Pantxoa Eta Peio
Itziarren semeak
Ez du laguna salatzen...
Eta zakurren aurrean
Tinko ta ixilik egoiten...
Itziarren semea: hori duk mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila
Harro egon liteke Maddi neskatila,
Espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maddi neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!
- Haurra zer egin haute holan agertzeko?
- Ama, jo egin naute mintza arazteko
- Izenik eman al duk? Esan zak egia!
- Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia!
- Jali haiz garbia?
- Bai ama, egia!
Ta amak eskeini zion klabelin gorria.
Itziarren semea: hori duk mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila
Harro egon liteke Maddi neskatila,
Espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!
Zazpi gizon nituen joka inguruan
Makilaz hartu naute ostikoz lurrean.
Bainan nik ez dut eman
Lagunen izenik!
Ta hantxe galditu dira
Fitxik jakin barik!
Lau aldiz sartu naute urean burua
Zangotik euki naute zintzilikatua
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik,
Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik!
Zangotik zintzilik, ni beti ixilik!
Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik!
Itziarren semea: hori duk mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila
Harro egon liteke Maddi neskatila,
Espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maddi neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!
Izerdia ta odola burutik behera
Ezpainak urratu ta azazkalak atera
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik,
Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik!
Odolez beterik, ni beti ixilik!
Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik!
Itziarren semea: hori duk mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila
Harro egon liteke Maddi neskatila,
Espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maddi neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!
Itziarren semeak
Ez du laguna salatzen
Eta zakurren aurrean
Tinko ta ixilik egoiten.
Espetxerat igorri dute,
Amak ez du ezagutu
Ta Maddik, pulliki pulliki,
Eman dioska bi musu.
InterprètePantxoa Eta Peio
LabelThe Orchard
Paroles ajoutées par nos membresParoles ajoutées par nos membres

Traduction de Itziaren Semea

Paroles en Anglais
Traduction en Français
Itziaren Semea
Itziar Fils
InterprètePantxoa Eta Peio
LabelThe Orchard
Paroles ajoutées par nos membresParoles ajoutées par nos membres