Paroles de Ni Naiz

Xabier Lete
Ni naiz
Erraka zikinen iturri garbiak
Aurkitu nahi dituen poeta trixtea.
Ni naiz
Kaleetan zehar neguko eguzkitan
Lanera dijoan gizon bakartia.
Ni naiz
Loretik gabe gelditzen ari den
Ardaska legorra.
Ni naiz
Pasio zahar guztiak kixkali nahi dituen
Bihotz iheskorra.
Ez zaidazu galdetu gauza illun guztien arrazoi gordea,
Nora ote dijoan denbora aldakorrak daraman bidea.
Ni naiz
Burrukaren erdian illunpetan etsita
Amor ematen duen pizti bildurtia.
Ni naiz
Irrifar bakoitzean gaztetasun hondarrak
Galtzen dituena.
Ni naiz
Itsasoko haizeak gogor astintzezn dituen lainon negarra.
Ez zaidazu galdetu gauza illun guztien arrazoi gordea
Nora ote dijoan debora aldakorrak daraman bidea.
Ni naiz
Txori hegalari bat lurtasun zabarrari
Etsipenez loturik dadukan katea.
Ni naiz
Beste asko bezala neguko eguzkitan
Hotzak hiltzen dagoen gizon bakartia.
Ni naiz
Hostorik gabe gelditzen ari den
Araska legorra.
Ni naiz
Pasio zahar guztiak kixkali nahi duten
Bihotz iheskorra.
Ez zaidazu galdetu gauza illun guztien arrazoi gordea.
Nora ote dijoan denbora aldakorrak daraman bidea.
InterprèteXabier Lete
LabelThe Orchard
Paroles ajoutées par nos membresParoles ajoutées par nos membres