Paroles de Izarren Hautsa

Xabier Lete
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
Hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz a sortuz gure aukera
Atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
Kate horretan denok bater gogorki loturik gaude.
Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
Burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Eki ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
Jakintza etaargia; bide ilunak nekez aurkitu
Lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.
Gizonen lana, jakintza dugu; ezagautuz aldatzea,
Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
Bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
Ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,
Bere premiakbete nahirik baeti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
Saia gaitezen ikusten: amet eroak bazterturikan,
Sasi zikinak behingoz erreta bide onbat aukeratzen.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira beseak,
Burruka hortan iraugo duten zuhaitz ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
Ibiltzen joanen direnak: gertakizunen indar ta argz
Gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.
Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
Herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
Guztien lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
Beren bizitze edergai; diruzakarrak bihotzik eztu,
Lotuko dute gogor ta estu haz ez dadin gizonen gain.
InterprèteXabier Lete
LabelThe Orchard
Paroles ajoutées par nos membresParoles ajoutées par nos membres