Paroles de Txiki Txikitik Aitak

Txomin Artola, Amaia Zubiria
TTIKI-TTIKITIK
Ttiki-ttikitik aitak ta amak fraide
Ninduten nonbratu,
Bai eta ere Salamankarat ixtudiante
Bildadu :
Salamankarat nindoalarik bidean
Nuen asmatu
Ixtudiante tunante baino hobe nuela
Ezkondu.
Ostatu xume pollit batean gosez
Gelditu bainintzen.
Nexka xarmant bat ari zitzaitan
Mahainean zerbitzatzen :
Begia kartsu ezpaina lore, enekin
Aise mintzatzen.
Aingeru hori ordu berean ene bihotzian
Sartu zen.
Hitz erdi batez maite nuela erran
Nion beharrira ;
Bainan gaixoa, herabetua, ihesi joan
Zen kanpora.
-Ez ahal nuzu, izar ederra, kondenatzen
Ifernura !
Ez da sekulan ene gogotik histuko
Zure itxura.
Jainko maiteak egin banindu zeruetako
Giltzari,
Azken orenean jakingo nuen athea nori
Ideki :
Lenik aitari, gero amari, gero
Anai-arreberi,
Azkenian eta segeretuan
Ene maite pollitari.
InterprèteTxomin Artola, Amaia Zubiria
LabelThe Orchard
Paroles ajoutées par nos membres

Les internautes qui ont aimé "Txiki Txikitik Aitak" aiment aussi :