Paroles de Negu Partean Mizpira

Oskorri
Negu partean mizpira
Begi guztiek diztira.
Nahiago nuke zure ametsak
Nitaz izango balira.
Nitaz izango balira.
Zeru altuan izarra
Landa zuloan txitxarra;
Arlote pobre izanagatik
Badut zerbait esperantza.
Bertsoak ditut ugari,
Zuretzat dira opari.
Horren ederrik zakustanean,
Barnetik niri isuri.
Sutean gora pindarra
Zirt-eta-zarta txingarra.
Horren antzera gori-goria
Maitasun honen sugarra.
Katua sardinazale
Zaldiak maite zaldale.
Mutil gaztien gustua zein den
Neska politek dakite.
Erreka xihur mantsoa
Gauaz ondora otsoa,
Harek bezain egarriz edango zintuzket oso-osoa.
Hontz beltza txitxarez ase,
Zuhaitz gainean logale.
Zu nitaz baino ni zutaz nago
Askozaz gehiago zale.
Basamortuan erroia,
Hegaldari sabelkoia.
Haren mokoka baino minago
Zure hotzaren pozoia.
Bide ertzean larrosa
Kolore fin preziosa
Aizina ezaxolati zaren
Bezain bero amorosa-.
Eder zelaian behorra
Haren aldean pottoka.
Elkarren pozez josta gaitezen
Oraintxe dugu denbora.
Oraintxe dugu denbora.
InterprèteOskorri
LabelThe Orchard
Paroles ajoutées par nos membresParoles ajoutées par nos membres