Paroles de Agure zaharra

Ontuak
AGURE ZAHARRA
Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
Goizean goiz lantokira irtetzen nintzanean,
Ez ahal dek gazte ikusten gure hesola zein den
Desegiten ez badugu bertan galduko gera.
Baina guztiok batera saiatu hura botatzera
Usteltzen hasia.dago ta laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan ta bultza nik hemendikan
Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan.
Bainan denbora badoa nekea zaigu hasi,
Eskuak apurtu zaizkit eta indarrak utzi,
Usteltzen badago ere karga badu oraindik
Berriz arnasa hartzeko iezagun elkarrekin.
Baina guztiok...
Agure zaharra falta da bere etxe ondotik
Haize txar batek hartuta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik
Aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi.
Baina guztiok...
InterprèteOntuak
LabelIDL
Paroles ajoutées par nos membresParoles ajoutées par nos membres