Paroles de Eskuz esku

Haurrock
Denon artean gira gehienak
Hain zoriontsu bizitzen,
Osagarria on dugunok
Bizia ondo pasatzen,
Aldiz xanza hau ez dutenetaz,
Ez gara bate ohartzen,
Urteak eta urteak igaro
Dituzte usu sufritzen,
Elbarrituek ez dute beti
Zorion hori senditzen.
Errepika:
Hala ere irria sortzen ahal diegu
Bizia argitzea ukanez helburu)x2
Jende batzuekdituzte oraindik
Kontsideratzen desberdin,
Baina normalki haien ta gure
Eskubideak dira berdin,
Kadira batean ikusiz gero
Digu egiten ainitz min,
Orduan kurutzatzen ditugu
Begirada latz batekin,
Kasu haietan sofriarazten
Ditugula zazue jakin. errepika
Kantu hori dut eskaini nahi
Nire laguna zen bati,
Ahalmen gutti izanez ere
Adixkide ginen beti,
Bere klaseko ikasleetaz
Maitatua zen biziki,
Egunen batez hospitalera
Joan zen baitzegon gaizki,
Eta sekulan berritzuli zen,
Han pausatu ezti-ezti. errepika
Aipatu dudan gai larri hori
Guretzat hain tristea da,
Baina umore ona ere bai
Sartzea daukat parada
Desberdintasun guztiak ahantziz
Elkar maitatzen ahal gara,
Ta bazterrera utziz gehienek
Barruan dugu ikara,
Horrela lortzen ahal da mundua
Hobetzea beharbada errepika
InterprèteHaurrock
LabelIDL
Paroles ajoutées par nos membresParoles ajoutées par nos membres