Paroles de Itxaropena agortzen

Berri Txarrak
Arazo bat egon eta
Ikusi nahi ez denean
Hura arindu beharrean
Ilunago ikusten da
Errudunak asmatu ordez
Ez al litzateke hobe
Erantzunkizunak hartu
Eta teknikak aldatu?
Itsukeriaren bidez
Gizartea alienatzen
Berez inola ez dagoen
Batasun faltsua bilatzen
Askatasunik gabeko
Herri baten garrasia
Ezin da ixilarazi
Errepresioari utzi!!
Ez aurrera ez atzera
Legediaren antzera
Itxaropena agortzen
Eta ezer gutxi lortzen
Gazteria zapaltzea
Ideiak debekatzea
Ta horrelako neurriak
Alperrikakoak dira
Behingoz jabetu zaitezte
Benetako egoeraz
Berezko kultura duen
Herri baten itomena
Arazoak bertan dirau
Eta bitartean
Txoriak ezin du aske
Hegal egin
InterprèteBerri Txarrak
LabelIUS
Paroles ajoutées par nos membresParoles ajoutées par nos membres