Paroles de Otartxo Utsa

Benito Lertxundi
Mendian ari da
Kukua kantari;
Basoa ta itzala
Elkarren maitari
Mitxeletak, ilkor-
Ezik beren ustez,
Badabiltza han ta hor
Lur apaindu gainez...
Zumezko otartxoa
Udaberria izan
Ta, nola gaixoa,
Zaude baxterrean?...
Yun baita, betiko
Yun, aitaren poza.
Loreak biltzeko
Ez izaki gauza.
Beso biguin haiek
Gogortu baitziran,
Ta itzali begiek
Gau etengabean...
Zumezko otartxoa;
Erraidazu arren,
Uts duzun ondoa.
Ez ote, bederen,
Loreño bat ahaztu
Zure sabelean;
Aita dadin poztu
Bere negarrean?
Lore bat gorria,
Mardul, eze, beti;
Erts-ezin zauria
Odolezko iduri...
Oroitzezko lore,
Laztan bihotzeko,
Itzali den nere
Izarrarentzako.(bis)
InterprèteBenito Lertxundi
LabelThe Orchard
Paroles ajoutées par nos membresParoles ajoutées par nos membres